Hondarribia

Hondarribia, Donostia eta Biarritzekin batera euskal kostaldeko puntu turistiko garrantzitsuenetariko bat da. Bidasoa ibaiaren bokalean kokatua, oso ondo lotua dagoen hiri batetaz hitzegiten ari gara.

Aireportua izateaz gain, kilometro gutxitara Irun eta Hendaiako nazioarteko tren geltokia aurki dezakegu. Halaber, Europarekin ondo lotua dago errepide-sare egoki bati esker.

Atlantikoko klimak eragiten du, urte guztian zehar tenperatura epelak izateak. Halaber hotel eta kirol azpiegitura ikaragarriak baditu beraz tursimorako leku erakargarri bat da.

Hondarribiak badu historia-ondare garrantzitsua urtero bisitari asko erakartzen duena. Hemen bertan aurki ditzakezu Euskal Herrian gelditzen den plaza-fuerte bakarra.

Oraindik zutik mantentzen diren harresiz inguratua. Hondarribiak fisonomia berezi bat du eta honek aintzina gogora ekartzen gaitu . Hondarribiak usain, sapore eta soinu bereziz blaitzen gaitu beste garaietara eramanez.

Historikoki marinel-herria izan da Hondarribia, beraz, badu arrantzale auzo bat, leku ikaragarri batean kokatua eta herriari perstonalitate berezi bat ematen diona.

Hondarribiak urtean zehar aktibitate popular asko eskaintzen dizkie bai hiritarrei eta baita bisitariei ere. Horien artean azpimarratu dezakegu Alardea, Aste Santuko prozesioak edo Blues Jaialdia. Horrelakoetan hiriko kale eta plazak jendez gainezka egoten dira.

a