San Juan de Luz

Donibane Lohizune bere kulturari, historiari eta itsasora lotua mantendu den Iparraldeko herrialdetako bat da. Baino eguneratu ere egin da, hiri animatu eta erakargarri batean bihurtuz.

Hendaiaren Iparraldean, Baionatik 15km-tara eta Urdazuri ibaiaren bokalean kokatua Donibane Lohitzune bere kantoieko hiri garrantzitsuenetariko bat da. Honek bisibilitate handia eskaintzen dio bai ekonomiaren aldetik eta bai turismoaren aldetik.

Urtean zehar, Udaletxeak eta erakunde ezberdinak antolatuak, kirolarekin eta kulturarekin lotutako aktibitate asko ospatzen dira. beste batzuen artean, azpimarratu ditzakegu Donibane-Lohizuneko zaindariaren jaia eta bere su artifizialak, Inauteriak edo Estropadak…

Historia handiko hiria da Donibane Lohizune, betidanik kai estrategiko bat izan da bai arrantzarako eta baita beste garaian itsasoan eman ziren batailak irabazteko.

Donibane Lohizune edo Kortsarioen Hiria

XVII mendetik aurrera Donibane Lohizuneko marinelak, arrantzalde euskaldunak batez ere, Kortsario bihurtu ziren marinel artean bildurra eraginez, bereziki marinel ingelesen artean. Fama handia lortu zuten eta irabazitako altxorrak ugariak izan ziren.

Donibane-Lohizuneko kapitain asko Bizkaiko Golkoan ontziratzen ziren aurkarien ontzien bila. Kortsarioak, piraten antzera, Erregearentzako lan egiten zuten eta bere babesa zuten.

Hiriko kaleetan barne bazabiltza, marinel ausart horien izenak aurkituko dituzu plaka batean zizelkatuta. Honez gain, kaleetan zehar abentura hauek gogora ekarriko dizkizuten plakak aurkituko dituzu.

a