Lasterketaren fitxa

  • Oin-lasterketa Donibane-Lohitzune eta Hondarribia artean.
  • 25. edizioa
  • 21.1 kilometroko luzeera (neurketa berri bat egingo da 2022ko udan semi maratoieko distanzia ziurtatzeko).
  • Irteera gune berrian, Ferdinand Foch Plazan, Donibane Lohitzuneko portuaren ondoan 10:00etan. Amaiera Hondarribiko, Arma Plazan, Kale Nagusiaren bukaeran.
  • Aldaketa Hendaia zeharkatzeko : hondartzako bidea Bidasoako bokanaraino eta kirol portutik pasako dira korrikalariak.
  • Atletismo Federazio Frantsesaren egutegian izena emana–Label International FFA
  • Amateur antolakuntza 400 laguntzaile eta profesionalak osatua.
  • Ur Joko Arraun Taldea eta Hondarribia Kirol Taldearen laguntzarekin antolatuta.
Donibane lasterketa kultura eta kirola integratzeko proiektu bat da. Helburu nagusiak dira kirola egitea sustatzea eta Bidasoaren bi aldeen arteko harreman kulturalak finkatzea.

Izen emate eta laguntzetatik lortutako onurak zuzentzen dira:

  • Antolakuntzak dituen gastuak ordaintzera: kotxe eta espazioak alokatzea, WC mugikorren kotratazioa, megafonia, animazioa eta beste infraestrukturak, adibidez, seinaleak, konoak, premioak etab. Guzti honek bildutako %80 eramaten du.
  • Urtero proiektu solidario edo kultural bat aukeratu eta bildutako diru kopuruaren zati bat zuzentzen da.
  • Hondarribia Kirol Taldeak eta Ur Joko Arraun Taldeak antolatzen dituzten beste hainbat aktibitate babesten ditu
Donibane lasterketa kirol proba popularra eta familiarraren adierazpen maximoa izan nahi du. Lasterketaren bi muturretan dauden pertsonen izaeraren erreflexua izan nahi du, Donibane lasterketa gure bateratasunaren ikur baita. Donibanera zatoz ondo pasatezera, kirolez betetako asteburu bat lagunekin eta familiarekin partekatzera. Asteburu berezi bat