KORRIKALARIARENTZAT ZERBITZUAK

Autobus zerbitzua

Nahi duenak autobusa hartu dezake bai Hondarribitik irteeraraino joateko edo bai lasterketa amaitu ondoren Donibane-Lohitzunera bueltatzeko. Autobusaren prezioa 5€koa da eta bakarrik bidai batentzat balioko du.

Halaber, autobusako tokia hartu behar da izen ematearen denboran eta hau pertsonala da beraz ezin da besterendu. Autobusera igo baino lehen akreditazioa eskatuko da

IRETEERA HARTZEKO 07:30etatik 08:45etara
DONIBANE LOHITZUNERA BUELTATZEKO 14:00 zerbitzua
16:00 zerbitzua

Irteeran guneak

1ordu eta 20minututik jeisten diren gizonek eta 1ordu eta 40 minututik jeisten diren emakumeek gune berezi bat izango dute irteeran. Gune honetan gehienez 100 pertsona egongo dira eta lehentasuna izango dute marka frogatzen dutenek.

Lasterketa ondo garatu ahal izateko, zutabe adierazgarriak ipiniko dira helmugan gutxi gorabeherako denborarekin, horrela korrikalariek kokatu ahal izangp dira beraien helburuak kontuan izanda

Hornitze puntuak

  • 4 hornitze puntu 5, 10, 15 y 18 km-etan
  • Helmugan hornitze puntu bat
  • Ur eta fruituen hornidurak

WC mugikorra

Lasterketako parte-hartzaileentzat irteeran WC mugikor bat egongo da. Plataforma hau irekita egongo da irteeraren gunean eta lasterketa hasi baino minutu batzuk lehenago itxiko da.. Ondoren 11.km-ra eramango da eta baita helmugara ere.

Aldagelak eta dutxak korrikalarientzat

Antolatzaileek, Hondarribiko kirol sailaren laguntzarekin, bi gune prestatu dituzte behin proba amaitu ondoren, kirolariek dutxatu eta aldatzeko leku bat izan dezaten.

  • Hondartza Polikiroldegia
  • Hondartza Futbol Zelaia

Larrialdietarako laguntza Zerbitzua eta Kanpaina Ospitala

Gurutze Gorria eskeinitako osasun-zerbitzuen laguntzarekin antolatzaileak mediku eta urgentzia zerbitzuak hedatzen dituzte.

Ekipaje Bilketa

08:00 etatik 09:30etara irteera parean leku bat prestatuko da nahi duten korrikalariek beren motxila eta arropa utzi dezaten. Ekipajea ondo identifikatua egon beharko da. Horretarako, dortsalarekin batera aurkituko duzun tira autoitsasgarria ipini beharko duzu. Halaber, ekipajea ondo itxita egotea eskertuko genizueke bidaian zehar edozein ezbehar saihesteko.

Animazioa korrikalari eta ikusleentzat

Lasterketa irauten duen bitartean eta baita aurreko orduetan ere musika eta animazioa izango dugu bai parte-hartzaileentzat eta baita ikusleentzat ere.

a