ANTOLATZAILEAK

Hondarribia Kirol Taldea

Hondarribia Kirol Taldea kirol eta giza izaera duen elkarte bat da. 1985ean sortua bere helburu bakarra Hondarribian kirola eta kultura sustatzea da. HKT izenarekin ezaguntzen da eta bazkideen lan boluntarioari esker urte osoan zehar aktibitate multikirolak eta kulturalak antolatzen ditu. Horietako askok, hain zuzen, helburu ongintz eta sozial batekin. Aktibitate horien artean azpimarratu dezakegu Kuadrilen arteko Futbol txapelketa eta Euskal Herriko Erdi maratoia
Hondarribia Kirol Taldea
Santiago 83 – 20280 Hondarribia

UR Joko

Ur Joko taldea 1912an jaio zen (Donibane Lohitzuneko lehenengo Kirol elkartea) kirol ezberdinak egiteko elkarte bat bezala jaio zen. Baino orain dela 40 urte arraun talde batean bihurtu zen eta gaur egun bi diziplina egiten dira:

  • Trainerua (ohiko euskal arrauna)
  • Arraun olinpikoa

Boluntario gutxi batzuen lanari esker aurrera eramaten den elkarte hau, beti bateratu du konpetizioko arrauna eta aisialdiko arrauna.

Erakunde honen beste ezaugarri bat da elkarte hezitzailea dela eta bere erronkarik garrantzitsuena da klubean dauden gazteen heziketa. Ur Jokok 10 urtetik gorako haurrentzat Arraun eskola bat du.
Arraun eta traineru lehiaketa askotan parte hartzeaz gain, beste aktibitate hauek antolatzen ditu:

  • Batel estropadak urtarrilaren bukaeran (12 eta 17 urte arteko 450 arraunlari baino gehiago parte hartzen dute)
  • Traineru estropadak ekainaren bukaeran (200 arraunlari eta 16 traineru)
  • Donibane Hondarribia Erdi maratoia – Hondarribia Kirol Taldearekin batera.

Zalantzarik gabe, Ur Joko taldea Ziburu eta Donibane Lohitzuneko kirol elkarte zaharrenetariko bat da.

UR JOKO ARRAUN ELKARTEA
Route d’Ascain – 64500 Saint-Jean-de-Luz