GIZARTE EKINTZA BOLUNTARIO BAT

Donibane Lohizune – Hondarribia Lasterketako antolatzaileek edizio bakoitzarekin giza-helburu bat bilatzen dute. Urtero irabazi-asmorik gabeko elkarte ezberdinak aurkeztutako proiektuen artean bat aukeratzen dute eta izen ematetik lortutako irabazien zati handi bat ematen zaie.

Horrela, urtez urte Donibane instituzio eta erakunde ezberdinak lagundu ditu, adibidez Gipuzkoako Elikagaien Bankua edo Euskara eta Ikastolak Iparraldean sustatzen duen taldea.

Halaber, urtero proiektu berriak baloratu egiten dira diruz lagundu ahal izateko

Gaur egun lasterketa antolatu eta eutsi egiten da 400 pertsonen lan boluntarioari esker. Urtean zehar boluntario hauek egiten duten lanari esker, eta batez ere lasterketa egunean egiten duten lanari esker (Meta montatu, partehartzaileei laguntza eman, gurutzebideetan egon) proiektu hau errealitate bat da.

Dortsalak banatzen edo poltsak prestatzen laguntzen duten senideak. Ezkuzabaltasunez laguntzen duten pertsonak Donibane lasterketa kirolez betetako ekitaldi alai eta familiar bat izaten jarrai dezan.

Halaber pertsona hauek urtean zehar egiten duten lanari esker, eta bereziki lasterketaren aurreko egunetan egiten dutenari esker, urtez urte eskeini dezakegu Euskal Kostaldean ospatzen diren kirol-ekitaldieen artean gailenetariko bat dena.