Historia apur bat

1997an, bi pertsona geldiezinak, kirolarekin, eta batez ere arraun munduarekin lotuak, kirol proba bat sustatzen hasi ziren. Ekimen honen helburua bi herrialdeen arteko kirol eta gizarte loturak sendotzea zen, historia, zaletasunak eta jendea partekatzen baitute, geografikoaki banatuak egon arren.

Joxemi Elduayenek, Hondarribia Arraun taldeko lehendakaria eta Rafael Indok Ur Joko Taldeko bazkidea, bi herrialdeak elkartzen dituen atletismo lasterketa bat diseinatu zuten. Donibane-Lohitzune eta Hondarribia arteko kirol lehia bultzatzeko asmoarekin. Atlantiko kostaldeko ibilbide ikaragarrienetariko bat zeharkatzen duen lasterketa. Pixkanaka ideia indarra hartzen eta finkatzen hasi zen. Gaur egun Euskal kostaldeko lasterketa egutegiko proba garrantzitsuenetariko bat dugu.

Lagunartean Donibane izenarekin ezagutzen den lasterketa hau berezia da. Kiroltasun aldea bereizteaz gain aipatzekoa da ere proban zehar bizitzen den giro adeitsua eta festa giroa bai korrikalarien artean eta baita ikusleen artean ere. Hain zuzen azken hauen berotasunari esker tarte gogorrenei erraz aurre egiten zaie

1998an ehun parte hartzaile besterik ez ziren, aurten berriz ia 3000 izango dira.
Nahiz eta asko hazi, inoiz ez du galdu bere izaera popular, kiroltasuna eta alaia. Inoiz galdu ez nahi den Identitate marka.

Donibane lasterketak etorkizunera begiratzen du, etorkizun bat non ikusleak eta korrikalariak funtseskoak izango dira. Guztion kalitate eta erosotasuna, hain zuzen, non guztiak esperientziaren partaide senti daitezen. Parte-hartzaile guztiak eta beren lagun eta familia bertakoak balira bezala hartzen dituzten bi hiri Familia eta kirola elkartzen duen esperientzia hau bizi dezaten

1998tik irabazleak

Gizonezkoak

Urte Irabazlea Denbora
1998 JAVIER CONDE 1:04:37
1999 CÉSAR PÉREZ 1:04:26
2000 CÉSAR PÉREZ 1:06:53
2001 JOSEBA SARRIEGI 1:05:49
2002 ABDELCHADI EL MOUAZIZ 1:07:40
2003 DRISS FENNASSI 1:10:04
2004 RITXAR FERNANDEZ 1:10:50
2005 FRACK LOUSTEAU 1:10:16
2006 JAMES MIBEL 1:05:45
2007 HOSEA KOGEI 1:05:01
2008 BERNARD MWANGI 1:11:35
2009 ELIAS YATOR 1:08:17
2010 ABDELILAH ELMANAIA 1:10:21
2011 BENARD KITUR 1:06:23
2012 AIMAD BOUZIANE 1:10:12
2013 IKER OLIVERI 1:13:06
2014 GERARDO AMUNARRIZ 1:14:11
2015 ANTONIO CASADO 1:11:49
2016 LIONEL PETRIACQ 1:12:50
2017 JOSE MANUEL DIAS ROCHA 1:10:57
2018 EZEKIEL KIPYEGO 1:08:22
2019 CHAKIB LACHGAR 1:07:20
2020 EZ ZEN EDIZIOA EGIN
2021 EZ ZEN EDIZIOA EGIN
2022 Unai Arroyo 1:09:21
2023 PIERRE URRUTY 01:09:48

Emakumezkoak

Urte Irabazlea Denbora
1998 M. LUISA IRIZAR 1:16:05
1999 ALICIA OLAZABAL 1:21:52
2000 AMAIA ARANA 1:17:21
2001 AMAIA ARANA 1:18:21
2002 NIEVES ZARZA MARTINEZ 1:23:15
2003 AMAIA ARANA 1:24:24
2004 JENNIFER TITIKA 1:20:44
2005 GENETH DELBOY 1:20:02
2006 NANCY PROK 1:15:02
2007 GENETH DELBOY 1:17:58
2008 TABITHA WAMPUY 1:22:19
2009 SARAH KERUBIO 1:21:02
2010 ANA CASARES POLO 1:20:50
2011 AGNES CHEBET 1:19:53
2012 ANA CASARES POLO 1:19:52
2013 CLAUDIA BEHOBIDE ALCAIN 1:22:53
2014 ANA CASARES POLO 1:21:27
2015 ANA CASARES POLO 1:22:27
2016 ANNE TABARANT 1:25:54
2017 ANNE TABARANT 1:23:51
2018 MÉLISSA HOURDEBAIGTS 1:24:44
2019 GABRIELA JOHANES 1:17:52
2020 EZ ZEN EDIZIOA EGIN  
2021 EZ ZEN EDIZIOA EGIN  
2022 Marina Gonzalez Burgos 1:31:40
2023 CHARLOTTE MOREL 01:25:54