21.1KM XEHETASUNEZ
Informazioa eta berrikuntzak
- Hasiera 10:00etan Donibane Lohitzuneko Ferdinand Foch Plazan, portuaren ondoan eta helmuga Hondarribiko Arma Plazan, Kale Nagusiaren bukaeran.
- Distantzia 21.1 km batez ere errepidetik (21. km 100 m galtzada-harrizko zolatik). Denbora-muga 2ordu45’. Ibilbidean zehar ibilgailuen zirkulazioa itxita egongo da.
- Gehienezko altitudea 66m (gutxigorabehera 10. km) eta ibilbide guztian zehar 225m-ko igoera metatua.

21km Xehetasunez
Irteera eta Donibane Lohitzunetik hiri-ibilbidea
Irteera egiten da Donibane Lohitzuneko hiri erdian, Ferdinand Foch Plazan, Donibane Lohitzuneko portu parean.

Lehenengo metroak Kortsarioen Hiriaren barnean eta portuaren parean egingo dira. Eskuinaldean Luis XVI Plaza utzi ondoren Zibururuntz abiatuko gara.
Zibururuntz goazela, Donibane Lohitzuneko portuko zubia zeharkatuko dugu, hiri honetako kaia famatua eta bere koloretako ontziak alde batera utzita.

Maurice Ravel kaiatik pasa ondoren eta San Juan Batista eliza atzean utzi ondoren aldapa txiki batekin topo egingo dugu Muskoa igoeran Zokoa hondartzara iritsi baino lehen.
2. eta 3. Kilometroetan Donibane Lohitzune-Ziburu badia inguratzeko aukera izango dugu Erlaitza bideruntz abiatzen garen bitartean.

